Arraio Irratiaren programazio berria kalera atera dute

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 12a, 12:36

Arraio Irratia kalera atera zen atzo; aurtengo programazioa aurkeztu zuten Zarauzko malekoian, eta parrilada ere jarri zuten. Gurutze Gorriaren parean izan ziren, Hondartza Futboleko laugarren jardunaldia girotzen. Aurten ere irratsaio propioz, Arrosa Sareaz zein musikaz josi dute 99'3 FM frekuentzia, eta lau irratsaio berri abiatu dituzte. Hemen programazio osoa ikusgai.

Irudiak: Arraio Irratia