Partida garrantzitsua irabazi du Babyauto Zarautzek etxean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 12a, 18:00

Errugbiko lehen taldeak konfiantza berreskuratzeko behar-beharrezkoa zuen Valladolideko VRA taldeari gailentzea, eta erraz nagusitu dira Astiko norgehiagokan.

Larunbatean neurtu zituzten indarrak Babyauto Zarautzek eta VRA-k, eta etxekoek garaipen garrantzitsua eskuratu zuten Astin. Azken partidak galduta, konfiantza berreskuratu beharrean ziren zarauztarrak, eta lortu zuten, 30-19 irabazita Valladolid aldetik etorritakoei.

Garaipenari esker, 7. postuan da errugbi taldea, 20 punturekin. Gainera, Uribealdea (5.postuan) eta Bera-bera (6.postuan) daude zarauztarren puntu kopuru berarekin.

Hau da sailkapena.

Hurrengoa, azkenaren aurka

Azaroaren 25ean jokatuko dute hurrengo partida, Durangon. 2 punturekin, sailkapenean azkenak dira bizkaitarrak, eta berez ez lukete irabazteko arazorik izan behar zarauztarrek.

Asteburu honetan ez du partidarik Babyautok, baina gaztetxoek hainbat norgehiagoka dute: 14 urtez azpikoek larunbatean 10:30ean federazioko jardunaldia dute Astin; 16 urtez azpikoek Gernikan dute partida larunbatean 10:30ean; eta 18 urtez azpikoek ere Gernikan dute saioa, 12:00etan.

Argazkiak: Jon Ander Vildosola.

Norgehiagokako argazki guztiak ikusgai daude flickr kontu honetan.