Ainara Aymat, Euskal Herriko Surf Elkartearen aldarrikapen bideoko protagonista

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 13a, 11:42

Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF), Eusko Jaurlaritzaren babes eta laguntzarekin, Nazioarteko Surf Elkarteko (ISA) kide izateko eskari formala egin du.

Eskaria publiko egiteko bideo bat plazaratu dute, eta Ainara Aymat surflari zarauztarra da bideoko protagonista.