Gerra kazetari emakumezkoez ariko dira Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 14a, 18:34

Photomuseumen Gela programan, ostiral honetan, gerrako emakume kazetariak izango dituzte hizpide.

Gerran dagoen lurralde batean lan egiten duen fotokazetari baten arazo emozional eta familiarrak aztertuko dituzte ostiral honetako saioan. 18:00etatik aurrera elkartuko dira Photomuseumen, eta sarrera, ohi bezala, doakoa izango da.