Kontzertua emango dute bihar Zarautz Abesbatzak, Zarautz Txikik eta Txinpirinek

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 15a, 10:29
Zarautz Txiki abesbatza. (artxibokoa)

Datorren ostegunean izango da Santa Zezilia eguna, musikarien eguna. Hori ospatzeko, kontzertua eskainiko dute bihar belaunaldi desberdinak biltzen dituzten hiru abesbatzak. Hain zuzen ere, Zarautz Abesbatzak, Zarautz Txikik eta Txinpirinek.

35. aldiz eskainiko du kontzertua Zarautz Abesbatzak Santa Zeziliako ospakizunen harira. Berekin batera, Zarautz Txikik (10-17 urte) eta Txinpirinek (7-9 urte) ere abestuko dute. 20:00etan izango da kontzertua bihar, Frantziskotarren elizan.

Iazkoan bezala, kontzertuan Kursaaleko kontzertu baterako bi sarrera zozkatuko dituzte Abesbatzaren Lagun direnen artean.