'Belaunaldien arteko oroimena eta isiltasuna' mahai ingurua egingo dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 15a, 17:30

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak antolatuta, 'Belaunaldien arteko oroimena eta isiltasuna' mahai ingurua izango da abenduaren 22an, ostegunean, H.H.I.ko ikastetxean.

Leizaola elkargoaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Urola Kostako H.H.I.ren babesarekin antolatu dute mahai ingurua. 16:00etatik 18:30era izango da saioa, eta Goyo Armañanzas Doktoreak egingo ditu dinamizatzaile lanak.