EAJ-k zendutako alderdikideak izango ditu gogoan azaroaren 25ean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 16a, 15:05

Sabino Arana Goiriren heriotzaren urteurrenaren harira, Zarauzko EAJ-k zendutako alderdikideak gogoratuko ditu azaroaren 25ean, 11:00etan, Santa Maria La Real parrokian ospatuko den elizkizunean.

EAJ-k afiliatu eta alderdikide guztiak gonbidatu ditu zendutako alderdikideen omenez ospatuko den mezara, eta ondoren, Batzokian egingo duten hamaiketakora.