Bideoa: Errefuxiatuentzako arropa biketa, arrakastatsua

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 17a, 13:20

Errefuxiatuentzako arropa biltzen ari da Hotz Zarautz elkartea egunotan, Mazako lokalean. Jantzi negua lemapean, hainbat boluntariok jasotako arropak tolesten eta sailkatzen dihardute.

Zaporeak proiektuaren egitasmoa da arropa bilketa, eta hiriburuetatik bideratu bada ere, Euskal Herriko 25 herri desberdinetan ere egiten ari dira. Zarautzen, dagoeneko sailkatutako kaxa mordoa ikus daiteke Mazako lokalaren ertzean pilatuta. Neguko arropa, eta erabili gabeko barruko arropa biltzea da asmoa, eta gaur, 20:00ak arte egongo dira boluntarioak bertan, beraz, ordura arte arropa eramateko aukera izango dute herritarrek. Bildutako arropa Greziako Lesbos eta Chios irletan dauden Attika eta Feox elkarteetara bidaliko dute, bertan dauden pertsona errefuxiatuen artean banatzeko. Oraingoz, "oso harrera ona" izan dutela azaldu dute antolatzaileek, eta esperotakoa baino askoz arropa gehiago bildu dutela.