Irudietan: Jolasak, musika eta festa giroa, Haurtzaroaren Egunean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 18a, 13:58

Ez dute aspertzeko betarik izan etxeko txikienek gaur goizean, Lege Zaharren Enparantzan.

Puzgarrietan, eskulan tailerretan edo egurrez eginiko jolasetan aritzeko aukera izan dute haurrek gaur goizean, Haurtzaroaren egunaren harira. Txaranga hasi denean, atzetik jarraitu diote herritarrek, eta haurrek, erraldoiez eta buruhandiez gozatzeko aukera izan dute. Gurasoak ere, haurrak sorbalda gainean harturik, saltoka eta irribarrea ahoan ibili dira kalejiran.