Aurrera doaz Asti Txikiko harmailaren obrak

Urriaren 29an hasi ziren Asti Txiki zelaiko harmaila egiteko lanetan. Xabier Txurruka Alkateak jakinarazi zuenez, 12 astetako epea izango dute guztira obrek.

Udaberrirako Astin hirugarren harmaila izango dela aurreikusten du Zarauzko Udalak. Aurrekoen estetika berdina mantenduko du, eta gehienez, 90 ikusle sartuko dira bertan.

Oraingoz, jokalarien eserlekuak zelaiaren beste aldera aldatu dituzte, eta harmaila egiteko zuloarekin hasiak daude.

Erlazionatuak

Harmaila berria egingo dute Asti Txikin

Zarautz

Belar artifizialezko zelaian Astiko hirugarren harmaila eraikitzen hasiko dira astelehenean. Beste biak baino txikiagoa izango da, eta estetika ber...