Euskaraldia

ZAST, Bide batez erromeria eta Karlos Argiñano jatetxea ere Euskaraldiarekin

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 20a, 18:09

Euskaraldiak atxikimenduak jasotzen jarraitzen du, eta oraingoan, ZAST saskibaloi elkartekoek, Karlos Argiñano jatetxekoek eta Bide batez erromeria taldekoek egin dute bat ekimenarekin.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da Euskaraldia; 11 egunez, euskaraz bizitzeko konpromiso pertsonala hartuko dute izena ematen dutenek, Ahobizi edo Belarriprest rola hartuta.