Euskaraldia

Irudietan: Beldartxo jatunak haurrak liluratu zituen

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 24a, 09:58

Haurrek ere izan zuten zertaz gozatu Euskaraldiaren hasiera ekitaldian. Didau antzerki faktoriaren eskutik, Beldartxo jatuna antzezlana ikusteko aukera izan zen atzo arratsaldean, Merkatu Plazako lehen solairuan.

Dozenaka haue eta guraso elkartu ziren bertan, eta Ainhoa Agirreren eta Juan Manuel Alvarezen kontakizunak liluraturik jarraitu zituzten.