Gipuzkoako Kluben Arteko Paleta Txapelketako finalak, gaur Aritzbatalden

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 24a, 10:16
Aurreko urteko txapelketa BeƱat Arrizabalaga eta Ander Condek irabazi zuten. (barren.eus)

Gaur jokatuko dira Gipuzkoako Kluben Arteko Gomazko Paleta Txapelketako finalak. Hiru mailetako finalak izango dira Aritzbatalde kiroldegian jokatuko direnak, 17:00etatik aurrera.

Ondorengoak izango dira norgehiagokak:

  • Gizonezkoen gomazko paleta, nagusiak, 3. maila: Kuku 2 (Arregi-Manterola)-Loiolatarra (Arana-Luarizaierdi)
  • Gizonezkoen gomazko paleta, nagusiak, 2. maila: Lagunak 2 (Arrizabalaga-Lizarralde)-Zarautz (Zabala-Azpeitia)
  • Gizonezkoen gomazko paleta, nagusiak, 1. maila: Danok bat (Elezgarai-Garalde)-Pagazpe (Errazti-Esnaola)