Asfaltatze lanek Azken Portun jarraituko dute

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 24a, 12:07

Datorren astelehenean, azaroaren 26an, hasiko dira asfaltatze lanak Urdaneta kalean 13-15 zenbakien arteko eta Egaña kaleko 1-2-3-4 arteko aparkalekuetan. Etxe bateko fatxada konpontzen ari direnez, aldamioa errepidean jarrita dagoela eta, Egaña kaleko 5-7-9-11 zenbakietako asfaltatze lanak 2019 urtearen hasieran egingo dituztela jakinarazi du Iban San Martinek, Obra eta Zerbitzu zinegotziak.

Asfaltatze lan hauen ondorioz, Urdaneta kaleko 13-15 zenbakien eta Egaña kaleko 1-2-3-4 zenbakien inguruan ibilgailuak aparkatzea debekatuko da, bost egunez.