Hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta udalak, Lanpardo kalean babes sozialeko etxebizitzak eraikitzeko

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 26a, 17:20
Xabier Txurruka alkatea eta IƱaki Arriola Etxebizitza sailburua, hitzarmena sinatzen. (@XabiTxurruka)

Alokairura bideratutako 25 etxebizitza egingo dituzte, Lanpardo kalean, lehen Helduentzako Hezkuntza Zentroa zegoen eraikinaren partzelan.

Martxoan aurkeztu zuten proiektua, eta gaur, Lanpardo kalean babes ofizialeko etxeak eraikitzeko hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Zarauzko udalak. Hala, Helduentzako Hezkuntza Zentroko partzela eman dio Eusko Jaurlaritzari, bertan, alokairura bideratutako 25 etxebizitza eraikitzeko.

Xabier Txurruka alkateak HITZAri azald dionez, lehen urratsak ematen ari badira ere, datorren legealdian gauzatzeko proiektua da honakoa. Orain, udalari dagokio Plangintza Orokorra aldatzea, eta arkitekto talde bat kontratatzea, proiektua idazteko. Alkateak adierazi duenez, oraindik ez dago datarik zehaztuta, eta eraikitzen hasterako bi urte eta erdi igaro daitezke.