Zarauzko Triatloia 2019

Triatloirako aurre izen-emateen zozketa bihar egingo dute

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 27a, 11:20

Astelehenean itxi zuten Zarauzko Triatloirako aurreinskripzioak egiteko epea. Bihar, azaroak 28, izango da izena eman duten atleta guztien arteko zozketa, 18:00etan udaletxean, eta sare sozialen bidez zuzenean emango dute saioa. 600 triatleta hautatuko dituzte zozketa bidez; lau zenbaki aterako dituzte, eta hortik aurrerako 600 zenbakiek izen-emate ofiziala egiteko aukera izango dute. Gainontzeko 100 triatletak, Zarauzko Triatloiak aukeratuko ditu, kupoak betetzeko.

Zerrendan sartzea lortzen dutenek, izen-emate ofiziala egiteko mezu bat jasoko dute email bidez, 150 euroko ordainketa egiteko argibideekin. Abenduaren 2an itxiko dute inskripzioak egiteko epea, 23:59ean.