Idiazabal Gaztaren Ibilbidearen azken etapa egingo dute igandean Pagoetakoek

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 27a, 15:23

Pagoeta Mendizale Elkarteak otsailaren 4rako antolatu zuen Idiazabal Gaztaren Ibilbideko Segura eta Mirandaola arteko txangoa, baina  bertan behera gelditu zen baldintza metereologikoengatik.

Igande honetan, abenduaren 2an, egingo dute Ibilbidea osatzeko falta zaien etapa hori. 07:30ean abiatuko dira Agoueseneko biribilgunetik; Mendizabal kinkila dendan eman daiteke izena dagoeneko.