Asteburuan, itxita egongo da Zarautz eta Orio arteko N-634 errepidea

Zarauzko hitza 2018ko abe. 1a, 09:40

Aiatik barrena joan beharko da Oriora joan-etorria egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak N-634 errepidean, Zudugarai inguruan, konponketa lanak egingo ditu asteburuan, eta zirkulazioa erabat itxi egingo da, Aiako Ubegun bide gurutzetik Orioko gainera (Zudugarai) bitartean. Ondorioz, Aiatik desbideratuko da zirkulazioa Orioko norantzan joan-etorria egiteko.

Lanak larunbatean 08:00etan hasiko dira, eta 48 orduz luzatuko dira.