Loizate eta Goitisolo izan dira azkarrenak Zarauzko 40. Bikote Mistoen Krosean

Zarauzko hitza 2018ko abe. 2a, 12:50
Zarauzko 40. Bikote Mistoen Kroseko lehenengo hiru bikoteak.

Durangoko eta Gernikako korrikalariek 00:26:45 denboran osatu dute 7,5 kilometrotako ibilbidea.

Gaur goizean Zarauzko 40. Bikote Mistoen Krosa jokatu da herrigunean, eta Irene Loizate durangarra eta Joanes Goitisolo gernikarra izan dira txapeldunak. Bizkaitarrek abiada bizian osatu dute 7,5 kilometroko ibilbidea, 00:26:45 denboran hain zuzen ere. Bigarren izan da Urtzi Murgiak eta Maite Arraizak (00:29:07) osatutako bikotea, eta hirugarren sailkatu dira Aitziber Urkiola eta Jon Illarramendi (00:29:22) eibartarrak.

Ostolaza eta Usandizaga helmugara iristen.

Zarauztarren artean, Usoa Ostolaza eta Julen Usandizaga izan dira azkarrenak, 00:29:54 denbora eginda. Bigarren sailkatu dira, Josune Zabala eta Alex Ostolaza ama-semeak (00:32:36), eta hirugarrenak izan dira Itziar Freire eta Asier Freire, 00:33:22 denborarekin.

Ikusi lasterketako sailkapen orokorra