Zabalik dago Kilometroetako denda

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 3a, 10:26

Ostiralean aurkeztu zuten 2019ko Kilometroak, Ni, hi, hura, Ikastola mundura! lemapean. Larunbatean, berriz, arropa denda zabaldu zuten Salegi kaleko 3. zenbakian.

Astelehenetik Larunbatera izango da zabalik Kilometroetako denda, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Apain-apain inauguratu zuten denda larunbatean, gabon-giroko eta neguko dekorazioarekin. Webgunea ere prest dago dagoeneko, eta orain arteko albiste guztiak bertan topa daitezke.