'Escamont catala' dantza taldea, larunbatean Zarautzen

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 4a, 08:20

Laugarren urtez bisitatuko dute Euskal Herria Escamont catala dantza taldekoek. Aurtengoan, Zarautzen ere egingo dute dantzaldia, hain zuzen ere, abenduaren 8an.

19:00etan Musika Plazan dute jarrita hitzordua, eta euria eginez gero, Gaztelekuan izango da emanaldia. Informazio guztia, dantzan.eus webgunean dago eskuragarri.