Horrez gain, txistor-lehiaketako epaimahaia nortzuk osatuko duten ere adierazi dute AEKko kideek. Euskaraldia antolatzen aritu diren batzordekideei emango diete aurtengo lehiaketako irabazlea hautatzeko "ohorea". Azaldu dutenez, beste hainbat ekitaldi ere izango dira goiz osoan zehar, abenduaren 15ean. Besteak beste, mintzodromoa egingo dute 10:00etatik aurrera.