Martin Bidaurrek jaso du Lauaxeta Saria

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 4a, 10:16
(@CanoLeire)

Atzo banatu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Sariak. Sarituetako bat izan zen Martin Bidaur idazlea, Itzulera poesia liburuagatik. "Harrituta eta oso pozik" agertu da zarauztarra saria jaso ostean.

2017an argitaratu zuen Martin Bidaurrek (Peru Iparragirre) Itzulera poesia liburua, eta orain, 2018ko abenduan, 35 urtez azpiko Lauaxeta Poesia Saria jaso du, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. 35 urtez gorakoen poesia saria Luis Gardek jaso du, Barbaroak baratzean lanagatik. Ikus-entzunezkoen saria Josu Martinezi eman diote, Jainkoak ez dit barkatzen filmagatik, eta Ohorezko Lauaxeta Saria, berriz, Euskaltzaindiari eman diote.

Iparragirrek azaldu duenez, "sorkuntzan jarraitzeko gogoz eta asmoz" dago. Sortzaile gazteen inguruko mahai inguruetan ere aritu da Iparragirre, esaterako, Elgoibarko Euskara Ala Ezkara zikloan; esperientzia hauek "interesgarriak eta aberasgarriak" direla adierazi du.

Horrez gain, orain arte erosoen poesia idazten egon bada ere, genero desberdineko zerbait sortzen saiatzeko asmoa daukala ere azaldu du zarauztarrak.

Hemen dago ikusgai, HITZAk Martin Bidaurri egindako elkarrizketa.