Gaizka Garitano izango da Athleticeko entrenatzailea

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 4a, 12:08

2017ko ekainetik orain arte, Bilbao Athleticeko jokalarien entrenatzaile izan da Zarauzko bizilaguna, eta Athleticek sare sozialetan jakinarazi duenez, Eduardo Berizzo ordezkatuko du hemendik aurrera.

Twitter kontu ofizialaren bidez jakinarazi du Bilboko txuri-gorrien taldeak gizonezkoen lehen taldearen entrenatzaile izango dela gaurtik aurrera Gaizka Garitano. Futbolari izan ostean, Eibar, Valladolid eta Deportivoko entrenatzaile izan da, eta orain, 2017ko ekainean Bilbon hasitako ibilbidean pausu bat haratago eman du Zarauzko bizilagunak.

Hemen dago ikusgai Eibarko entrenatzaile zenean HITZAk egindako elkarrizketa.