Abendurako bi ikastaro antolatu ditu Udal Elkarteak lan bila dabiltzanentzat

Urola Kostako Hitza 2018ko abe. 4a, 13:39

Ikastaroen helburua langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea da. Hiru orduko iraupena izango dute, eta doan izango dira.

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio-zerbitzuak bi ikastaro berri eskainiko ditu abenduan. Ikastaroen helburua langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea da. Hiru orduko iraupena izango dute, eta doan izango dira. Honako ikastaro hauek eskainiko dira:

  • Lan-elkarrizketa: Lan-elkarrizketa entrenatuko duzu. Data: abenduak 13 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara
  • Curriculuma hodeian: Plataforma berriek nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko duzu. Data: abenduak 18 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Izen-ematea eta informazioa

Enplegu Zentroa / Orientazio Zerbitzua
Tel. 943890808

lanpoltsa@urolakosta.eus