60 metroko garabia, Aldapetako etxeen lanak egiteko

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 4a, 19:00

Maiatzean hasi ziren Aldapetako lanak, eta pixkanaka-pixkanaka, aurrera doaz. Horren erakusle da egunotan bertan ikusi daitekeen 60 metroko garabia. 30 etxebizitza tasatu eta Babes Ofizialeko 20 etxebizitza egingo dituzte Aldapetan.

Horrez gain, Vista Alegre auzoa Aldapetarekin komunikatuko duen igogailua eta Santa Ana egoitzarentzat eta udalarentzat izango diren lokalak ere eraikiko dituzte leku berean. Etxebizitza tasatuak iazko maiatzean zozkatu eta esleitu zituen udalak.