Bihar Herrikobarra eta San Frantzisko kaleak ibilgailuentzat irekiko dituzte

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 4a, 16:06
Udaberri Elkartearen parean hasi ziren errepidea oinezkoentzat egokitzen. (Zarauzk Udala)

Alde Zaharra oinezkoentzat egokitzeko obrak amaitzear daudela jakinarazi du Zarauzko Udalak, beraz, bihar 18:30etik aurrera, Herriko barra eta San Frantzisko kaleak zabalik egongo dira ibilgailuentzat ere.

Hori dela eta, baimendutako ibilgailuek Herrikobarra kalean sartzeko aukera izango dute, eta San Frantziskotik irten, ohiko noranzkoan.