Espainiako Konstituzioaren Egunaren harira, herri eskolak

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 5a, 11:22
Urriaren 20ko herri eskolaren irudi bat (Amaia Urbieta Arruti)

Bihar, abenduak 6, protesta egingo dute "jaiegun arrotzaren aurka". Goiz osoko egitaraua prestatu du herriko ikasle eta gazte talde batek, eta 09:30ean hasiko dira eskolak, Palestinari buruzko saio batekin.

Eguraldiaren arabera, Frontoi Txikin edo Putzuzulon elkartuko dira ostegun honetan herriko hainbat gazte, Espainiako Konstituzioaren Eguna "jai arrotza" dela aldarrikatzeko, eta "zer ospaturik ez" dagoela azpimarratzeko.

Egitaraua:

-09:30. Palestina mintzagai.

-10:45. Eztabaida, Espainiako Konstituzioaz.

-12:30ean. Jolasak.

-Ondoren. Bazkaria.