Jazzaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek ostiral gauean Marina Txiki tabernan. Tarteka Jazz elkarteak antolatu du musika emanaldia: Lagun Artean Jazz. Baterian Juan Luis Castañedo, pianoan Alvaro Torres, eta kontrabaxuan Eric Surmenian.