Astelehenean hasiko dira Lizardi institutu ondoko pabilioi berria eraikitzeko lanak

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 5a, 14:16
Dagoeneko, obretarako hainbat makina eremuan bertan daude. (Zarauzko Udala)

Aritzbatalde frontoiaren ondoan kirol pista estali berria eraikitzeko lanak abenduaren 10ean, astelehenean, hasiko dira. Udalak Altuna y Uria enpresari esleitu zizkion lanak, 2.110.657, 78 euroko aurrekontuarekin. 11 hilabete eta erdian amaituko dutela aurreikusten dute.

Duela hamar urte, instalazio berria eraikitzeko lehiaketa publikoa laster aterako zela adierazi zuen udalak, eta orain hasiko dira "Zarauzko kirol praktikarako oso beharrezkoa den" azpiegiturarekin. Uztailean iragarri zuten pabilioi berria egiteko asmoa, eta Zarautz Kirol Elkarteko sail desaberdinak "gustura" agertu ziren udalaren egitasmoarekin.