Jaiegun "arrotza" dela eta, herri eskolak izan dira goizean

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 6a, 16:42
Espainiako Konstituzioaren egunaren harira, herri eskolak antolatu dituzte goizerako. (Utzitako argazkia)

Gaur, abenduak 6, Espainiako Konstituzioaren eguna da. Jaiegun "arrotza" dela salatuz, herri eskolak antolatu dituzte goizerako. Munoa plazan izan dira hainbat gazte, Palestinari buruz hizketan lehenengo, eta jarraian, Espainiako Konstituzioaren inguruan taldean hausnartzen.

Eguerdian jolasak egin dituzte, eta elkarrekin bazkaldu dute gero. Aurten Zarautzen antolatu diren bigarren herri eskolak izan dira gaurkoak; urriaren 12an ere, bildu ziren jaiegun "arrotza", Hispanitatearen eguna, "desobeditzeko".