Jokin Eizmendi Orion izan da harri-jasotzen

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 7a, 17:00

Gaur, ostirala, San Nikolas bigarrena da Orion, eta herri kirol saioa izan da eguerdian. Herriko plazan izan dira eskualdeko zenbait kirolari; harri-jasotzen eta aizkoran aritu dira. Jokin Eizmendi zarauztarra ere bertan izan da, Joseba Ostolaza Harri Eskolako beste kide batzuekin batera.

Ikusi Orioko San Nikolas bigarreneko herri kirol saioko argazki gehiago hemen.