Erdi Aroko Azokako gaurko egitaraua

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 9a, 11:27
Esaterako, hegazti harrapakariekin ikuskizuna egingo dute (Onintza Lete Arrieta)

Gaur 17:00etan amaituko da zubian zehar egin duten azoka berezia, eta aurreko egunetan bezala, gaur ere egun osoko egitaraua dute prest herritarrentzat.

Egitaraua:

11:00. Azokaren irekiera. Iturribide kaleko aparkalekuan antzezlana, Erdi Aroko kanpalekuetako bizitza irudikatuz.

11:30. Hegazti harrapakariekin ikuskizuna Amatxilili plazan.

11:45. Kalez kale antzerkia: Human no limits.

12:00. Orkestra gizona, kontu kontalariak, titiriteroak, magia eta malabareak. Lege Zaharren enparantzan.

13:00. Hegazti harrapakariekin ikuskizuna.

13:30. Txotxongiloak: Eguzkiaren eta ilargiaren kondaira. Antzezlana: Erdi Aroko kanpalekuetako bizitza irudikatuz. Lege Zaharren enparantzan, aire ikuskizuna: Alehluya.

15:00. Parte hartzaileen agurra.

17:00. Udaletxe aurrean, agurreko festa: musika, antzerkia, zirkua, malabareak, txotxongiloa, ipuin kontalariak etab.