Ludotxoren abenduko egitaraua, hemen

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 10a, 08:00

Aste bitartean HH4tik LH3ra artekoentzat ekintzak egiten ditu, eta asteburuetan, berriz, LH4tik LH6rako gaztetxoentzat. Abendu arratsaldeetako egitaraua prest dute, eta Gabonetan programazio berezia egongo dela aurreratu dute.

Ludotxo Udal Ludoteka 16:45etik 19:30era egoten da zabalik astelehenetik ostiralera, eta asteburuetan, berriz, 17:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 23ra arte osatu dute egitaraua, eta oraingoz ez dute zehaztu zer ekintza egingo diren Gabonetan.