Larunbatean ospatuko da Santo Tomas eguna AEKren eskutik

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 10a, 18:20
Orain bi urteko irudi bat

Urteroko talo postuaz gain, hainbat ekintza antolatu dituzte abenduaren 15 goizerako, Lege Zaharren enparantzan.

Urtero bezala, Zarauzko AEKk Santo Tomas eguna antolatu du. Abenduaren 15ean, larunbatean, jarriko du talo postua, eta aurten Danda Gazte Asanblada ariko da taloak prestatzen.

Txistorra lehiaketa ere egingo dute, eta jakinarazi dutenez, Euskaraldiko batzordekoek osatuko dute epaimahaia oraingoan. Iaz, esaterako, Etor Harategiak irabazi zuen txistorra lehiaketa.

Egitaraua

  • Goizean zehar: taloak, Korrika postua, zozketa eta txistorra lehiaketa
  • 10:30ean: Mintzodromoa.
  • 12:00etan: Haurrentzako ipuinak eta esperimentazioa, Ana Galarragarekin.
  • 13:00etan: Musika eta dantza, Big Bob Railroad blues bikotearen eskutik.