Hainbat zarauztar ari da lehiatzen Punta Galea Challenge surf txapelketan

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 10a, 14:27
Indar Unanue (Jon Aspuru)

Olatu handien txapelketa gaur abiatu dute Getxon, eta bertan dira, besteak beste, Axi Muniain, Indar Unanue eta Aritz Aranburu zarauztarrak. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, olatu handiak daude eta surflarien maila ere halakoxea da. Datu bat ere eman dute: Indar Unanuek lortu du garaipen gehien txapelketa horretan. 

Indar Unanue hiru aldiz saritu dute Punta Galea Challenge surf txapelketan, olatu onena surfeatzeagatik. Hain zuzen, 2008an, 2010ean eta 2012an lortu zituen garaipenak.

Aurreneko eguneko lanak amaituta, hurrengo txandara sailkatu dira bai Aritz Aranburu, bai Indar Unanue.

Emaitzak webgune honetan ikus daitezke.