Elkartasuna ardatz aurtengo Gabon kontzertuan

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 11a, 09:00
Txinpirinek, Zarautz-Txiki abesbatzak eta Zarautz abesbatzak abestuko dute Gabon kontzertuan. (Zarautz Abestaza)

Abenduaren 15ean izango da, Frantziskotarren elizan. Munduko Begiak Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere parte hartuko du.

Txinpirinek, Zarautz-Txiki abesbatzak eta Zarautz abesbatzak Gabon kontzertua eskainiko dute abenduaren 15ean, larunbata. 20:30ean izango da, Frantziskotarren elizan. Aurten elkartasuna izango da nagusi; izan ere, Munduko Begiak Gobernuz Kanpoko Erakundeak emanaldian parte hartuko du. Hirugarren Munduko biztanleek eduki ditzaketen ikusmen arazoak konpontzeko asmoz egiten du lan erakundeak, eta oftalmologia munduko 250 profesional baino gehiago biltzen ditu.

Gabon kontzertuan kanta ezagunak abestuko dituzte hiru abesbatzek, esate baterako, Irwing Berlinen Eguberri zuriak, Gabon kanten Rapsodia edota Txamarra Txartxo. Joxe Iturria arituko da organoan.