Irudietan: Hasi dituzte Lizardin kirol pabilioia egiteko lanak

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 11a, 10:38

Atzotik martxan dira Aritzbatalde frontoiaren ondoan kirol pista estali berria eraikitzeko lanak. 11 hilabeteko epean egingo dituzte, eta 2,1 milioi euro kostako da. Hainbat kirol taldek erabiliko dute pabilioi berria, eta batez ere eskubaloikoek eskertuko dute, 100 talde baino gehiago baitituzte denboraldi honetan ere.