Aritz Aranburu, Punta Galea Challenge lehiaketako azpitxapeldun

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 11a, 12:57
Ezkerretik hasita, Aritz Aranburu, Pierre Rollet eta Alex Botelho (Punta Galea Challenge)

Olatu handien Getxoko surf txapelketak ihes egin dio surflari zarauztarrari, eta Pierre Rollet baionarrak jantzi du txapela. Atzo egin zuten lehiaketa, sei metro inguruko olatuekin.

Indar Unanue, Adur Letamendia eta Axi Muniain ere lehiatu ziren Getxo aldean. Zazpigarren gelditu zen Unanue, eta atzerago, Letamendia eta Muniain.

Hemen ikus daiteke sailkapena.