Berreskuratutako Liburu eta Disko Azoka Solidarioa izango da igande honetan

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 11a, 16:37

Abenduaren 16an, igandea, Gabonetako Berreskuratutako Liburu eta Disko Azoka Solidarioa egingo dute Zigordia kalean. Eguraldi txarra egingo balu, Merkatu Plazako beheko solairuan izango litzateke.

Zigordia kalean izango da azoka, eta bertan, besteak beste, bigarren eskukok liburuak, CDak, DVDak eta biniloak salgai izango dira. Aldi berean, etxetik ekarritakoak ere jasoko dituzte, material hori erabiltzaile berrien esku jartzeko.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Ekarteak antolatzen du Azoka, eta baztertze ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzea du helburu. 10:30tik 14:30era eta 16:00etik 19:30era egongo da zabalik.

Zarauzko Udalak Azokaren helburuekin bat egiten duela adierazi du, berrerabiltzearen garrantzia azpimarratuz. Hori dela eta, udaletik ere, bigarren eskuko azokan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.