Martxan da gabonetako erakusleiho lehiaketa

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 12a, 10:16

Murkil herriko dendarien Elkarteak antolatuta, beste urte batez martxan da erakusleihoen lehiaketa.

Herriko denda desberdinek, gabonetarako gertu, apain-apain jarriko dituzte beren erakusleihoak, eta Murkil Elkartearen epaimahaiak erabakiko du zeinek merezi duen saria.

Horrez gain, herritarrek bozkatzeko aukera ere izango dute, eta epaimahaiaren erabakian eragina izango du zarauztarren hautuak. Horretarako, Murkil Elkartearen facebook orrialdean, lehiaketaren berri ematen duen sarreran, parte hartzaile bakoitzarekin iruzkin bat utzi du Dendarien Elkarteak. Bozka emateko, erakusleiho gustukoena daukan dendaren iruzkinari atsegin dut eman behar zaio. Bozka emateko epea abenduaren 17an, datorren astelehenean, amaituko da, 10:00etan.