Irudietan: Forma eta kolore guztiak batuta

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 12a, 12:31

Nahia Elkartearen eskutik, Erakusketa Kolektiboa dago ikusgai Merkatu Plazako lehen solairuan. Herriko eta inguruetako hainbat artisten lanak topatu daitezke bertan.

Ikusgai dago abenduaren 6tik Nahia Elkarteak antolatutako Arte Erakusketa Kolektiboa, Merkatu Plazako lehen solairuan. Bertan, Zarauzko eta inguruko 22 artista desberdinen lanak daude ikusgai. Artista guztien artean, forma eta kolore ugari biltzen dituen erakusketa osatu dute, diziplina desberdinak konbinatuz. Margolanak, eskultura, zeramika, pirograbatuak eta argazkilaritza elkartu dira Merkatu Plazan.

Erakusketaren arduradunak azaldu duenez, aurtengoan, egitasmoan parte hartzeko nahia erakutsi duten artista guztien lanak erakusteko aukera izan dute. Urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai erakusketa, eta ordutegia ondorengoa izango da: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbat, igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; abenduaren 24an eta 31n 12:00etatik 14:00etara, eta abenduaren 25ean eta 31n, berriz, itxita egongo da.

Ondorengoak izango dira erakusketan parte hartu duten artistak: Alfonso Campillo, Ana Gonzalez, Ana Lopez, Angel Uranga, Antonia Faus, Carmen Trasobares, Cristina Zacchi, Encarna Urzaiz, Gabriel Iribar, Imanol Urdanpilleta, Iñaki Agirre, Jose Antonio Mendizabal, Jose Ignacio San Jose, Jose Luis Lasa, Juanjo Gurrea, Maite Lopez, Manuel Fernandes, Marianne Pielhoff, Miguel L. Agirrezabal, Naiara Yurramendi, Pedro Palacin eta Pilar Herrero.