12:00etatik 14:00etara, haurrentzako eskulan eta tailer ezberdinak egongo dira. Txistorra pintxoak eta Gabonetako gozokiak ere banatuko dira, eta erosketak egiteko Bidezko Merkataritzako gunea eta Tandanacui denda izango dira.
Horrez gain, hainbat ikaslek sustaturik, arropa bilketa, Caritas-entzako manta eta lo-zaku bilketa eta lasterketa solidarioa ere izango dira.
Ekintza guzti horiekin lortzen den dirua Proyde-Proega Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez, RUMBEK proiektura bideratuko da aurtengoan. Hego Sudango Rumbek hirian Bigarren Hezkuntzako ikastetxe bat martxan jartzeko erabiliko da bideratutako dirua.