Gaur pintxo-pote begano musikatua egingo dute Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 28a, 11:26

Bizi Jare Zarauzko Talde Antiespezistak antolatuta, pintxo-pote begano musikatua egingo dute gaur, abenduaren 28an, Putzuzulo Gaztetxean.

Gaur 18:00etatik aurrera, pintxo-potea eta produktu beganoak dituen saski baten zozketa izango dira. Horrez gain, Arrutiko Intxaurrak eta Liberando el Corazon bakarlarien kontzertuak ere izango dira arratsaldea girotzeko.