Gaur, larunbata, Santo Tomas eguna ari dira ospatzen Lege Zaharren enparantzan, AEKren eskutik. Mintzodromoarekin eman diote hasiera egunari, eta taberna, Korrikaren postua eta Danda gazte asanbladako kideek prestatutako taloen postua jarri dituzte goizetik. Txistor-lehiaketa ere egin dute, eta Euskaraldiko batzordekoek osatu dute aurtengo epaimahaia. Eguerdian, haurrentzako ipuinak eta zientzia-esperimentuak izan dira Ana Galarragarekin, eta jarraian, Big Bob Railroad blues bikote akustikoak girotu du enparantza.