Gabonak

Irudietan: Munduko begiek eta kandelek argitu zuten Gabon kontzertua

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 16a, 15:30

Txinpirinek, Zarautz-Txiki abesbatzak eta Zarautz abesbatzak Gabon kontzertua eskaini zuten atzo, larunbata, Frantziskotarren elizan. Aurten, Munduko Begiak Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere parte hartu du ekitaldian. Hirugarren Munduko biztanleek eduki ditzaketen ikusmen arazoak konpontzeko asmoz egiten du lan erakundeak, eta oftalmologia munduko 250 profesional baino gehiago biltzen ditu.

Eguberri zuriak, Gabon kanten Rapsodia, Txamarra Txartxo, Kanpaiak jaietan, Gabaren erdian eta Zergatik geldi zera abestiak kantatu zituzten elkartasun kontzertuan, besteak beste. Leire Dominguez, Antxon Sarasua, eta Jaione Eskudero aritu ziren zuzendari lanetan, eta teklatuan eta organoan, Antxon Sarasua eta Joxe Iturria izan ziren. Munduko Begiak erakundeko kideek ere hitza hartu zuten, eta elkartasun eta lankidetza mezuak izan ziren nagusi.