'Gallo'k munduko surf txapelketako finalerako txartela lortu du

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 16a, 13:37
Munduko txapelketako finalean izango da Aitor Francesena. (@BATbasqueteam)

Asteazkenean, abenduak 12, eman zioten hasiera La Jollan (Kalifornia) jokatzen ari diren surf egokituko mundu mailako txapelketari. Aitor Francesena Gallo zarauztarra, 2016. urteko txapelduna ikusmen urritasuna dutenen kategorian, txapelketan ari da parte hartzen aurten ere.

Atzo, larunbata, txapelketako finalaurrekoa jokatu eta finalerako sailkatzea lortu zuen, Matthew Formston, Ling Pa eta Henry Martinez garaituta. Gaurko finala 19:00etan izango da, eta Gallok Elias Figue, Matthew Formston eta Gwendal du Fretay izango ditu aurkari.