Abenduaren 12an hasi zen La Jollan (Kalifornia, AEBak) surf egokituko munduko txapelketa. Aitor Frantzesena Gallo zarauztarrak aurten ere hartu du parte; 2016. urteko txapelduna izan zen ikusmen urritasuna dutenen kategorian, eta aurten ere dena ematera ureratu da.
Larunbatean txapelketako finalaurrekoa jokatu eta finalerako sailkatzea lortu zuen, Matthew Formston, Ling Pa eta Henry Martinez garaituta. Finalean Gallok Elias Figue, Matthew Formston eta Gwendal du Fretay izan zituen aurkari, baina ezin izan zuen garaipenik lortu. Laugarran postuan sailkatu da aurtengoan.