Zarauztarrak ere, EAJren foru bozetarako Gipuzkoako zerrendetan

Zarauzko Hitza 2018ko abe. 17a, 14:20

Foru hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendak onartu zituen joan zen larunbatean Gipuzkoako EAJk, eta hautagaietako hiru, zarauztarrak dira. Hain zuzen ere, jeltzaleek Herrialde Batzarra egin zuten, eta han jaso zuten zerrendek onespena.

Deba-Urola barrutiko zerrenda burua Maria Eugenia Arrizabalaga zumaiarra izango da, eta bigarrena Imanol Lasa zarauztarra. Zerrenda horretan dago Aitor Urresti getariarra (13. postua) ere. Ordezko hiru kideetako bi ere Zarauzkoak dira: Jesus Arana azpeitiarra, Zarauzko alkate ordea eta zinegotzia dena, eta Nekane Iribar zarauztarra, udaleko Kultura zinegotzia.