Boissel komandanteak, Baionako Euskal Museoaren sortzaileak, Le Pays Basque. Sites, Arts et Coutumes izeneko 108 argazkiko bilduma inprimatu zuen Parisen, eta horietako batzuk egongo dira ikusgai Photomuseumen, gaurtik urtarrilaren 13ra arte.
Sarrera arruntak 6 euro balioko ditu, eta murriztuak, berriz, 3. Asteartetik igandera egongo da zabalik museoa, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Asteazkenetan eta ostiraletan, sarrera doakoa izango da.